YOGA ETA ADIMEN EMOZIONALA LUDOTEKETAN

YOGA ETA ADIMEN EMOZIONALA LUDOTEKETAN

Gurasoak agur:

Iaz eginiko frogari jarraipena eman nahi asmoz, ikastaro baten proposamena eginez gatozkizue.
Yoga eta adimen emozionalari buruzko ikastaroa da eta funtsean honatx landu nahi denari buruzko informazioa.  


Yoga eta adimen emozionalaren saioko gidaria Lorena Somoza izango da, hona bere aurkezpena:

Lorena Somoza dut izena eta adimen emozionala lantzeko tailerren gidari eta arduraduna naiz. Pasaden kurtsoan hasi ginen lanean ludoteketan eta harrera oso ona eduki genuenez kurtso honetan ere zuekin gaude berriro.
            Pedagogoa eta yoga irakaslea naiz. Heziketa soziopertsonalaren ikasketa beti interesatu izan zait eta adimen emozionala lantzeko tailer experimentala sortu nahi nuen. Yogaren zientzian trebatu eta Hatha yogak norbere burua ezagutzeko zein zoriontsu eta bizitza arrakastatsu izateko tresna oso baliogarriak ematen dizkigula esperimentatu dut lehen pertsonan, hamar urteko ibilbidean. Hortik dator adimen emozionala yogaren bidez lantzearen ideia eta ilusioa!
            Umeak jolas dinamikoen bidez gorputza eta adimena askatzen dute lehenik, jarraian arnasketei eusten diogu, eta era ludikoan jarrerak eraikitzen ditugu; ohianean, mendian, errekan, kaletik… eta amaieran ipuin baten bidez erlajazioa zein emozioak lantzen goaz saioetan tartekatuz. Lantzen ditugun gaiak taldean erabakitzen goaz beharren arabera, laguntasuna, familia, eskola… eta horiekin lotuta emozioak azaltzen zaizkigu. Elkarrizketa eta gogoetara gonbitea egiten dugu orduan.

            Umeak  emozioak adierazten eta identifikatzen ikasi beharra dauka baina hortako tresnak jarri behar zaiozkio eskuragarri , ez du ondo ulertzen bere burua eta helduenganatik askotan ulertzen ez dituen aginduak besterik ez ditu jasotzen. Umearen garapen soziopertsonalerako oinarrizko zimendu hauek sendoak izan daitezen ari gara lanean. Motibazioa ere zoriontsu izateko ezinbesteko elementu gisa lantzen dugu. Eta emozioak aldatzeko gaitasuna. finean ondo eta lasai sentitzeko; gakoa, gure burua den bezala onartzea izango da, lehiakortasunetik aldenduz eta maitasunan sakonduz.

YOGA
Yoga zientzia bat da eta tresna ezberdinez osatuta dago. Yogaren azken helburua norbere burua ezagutzea da, norberarengan dagoen esentzia naturala, aldatzen ez dena ezagutzea, alegia.
Yogak hiru atal ditu:
1.       Arnasketak 
2.       Asanak edo posturak
3.       Erlaxazioa

Yogak esan bezala gure burua ondo ezagutzeko tresna emango digu eta horregatik lanketa fisikoa, emozionala eta mentala egiten ditu. Lehenik beraz osasuntsu egotea bilatuko dugu eta gero zoriontsu izatea.

ADIMEN EMOZIONALA
Landu nahi diren helburuak:
  1. Auto ezagutza emozionalaren gaitasuna. (hunkituta noiz gaude, zein emozio den hau identifikatzen jakitea...)
  2. Emozioak kontrolatzeko gaitasuna izatea, desegokiak eta deserosoak direnean batez ere.
  3. Proposaturiko helmugetara iristeko motibatzeko gaitasuna izatea: hau da, oldarkortasuna kontrolatzeko gaitasuna eta atseginak itxaronarazten jakitea.
  4. Besteen emozioak onartzeko gaitasuna izatea, hitzezko komunikazioa zein hitzezkoak ez diren komunikazioetan. Oso inportantea da hitzezkoak ez diren adierazleak dituen hizkuntza emozional zabal baten jabe izatea, besteak zer sentitzen duten identifikatzeko.
  5. Besteak motibatzeko gaitasun izatea, pertsonarteko eta taldeko erlazioetan.  Enpatia edukitzeak. Erlazio sozialetarako gaitasuna.
  6. Emozioak eraldatzeko gaitasuna.


Gure proposamena: Pedagogia eta Yogaren uztarketa bat egitea. Hau da, adimen emozionala garatzeko Yogaren tresnak erabili eta prozesu pedagogiko baten txertaketan hezkuntza planteamendu bat egitea.  Adimenaren bost dimentsioak landuko ditugu,  subjektuak epe luzean bereganatuko dituen baliabide batzuk eskainiko dizkiogu, bizi guztirako baliozko tresna gisa erabili ditzan.


IZEN EMATEA

Baldintzak:
-          Ikastaro bakoitzeko prezioa: 21€
-          Ikastaro bakoitza 7 saioz osatua egongo da.
-          Saioak 45 minutukoak izango dira.
-          Urbieta etxean emango dira.
-          Izena ematearen araberako lehentasuna izango da taldeak osatzeko.
-          Taldeak gutxienez 8 eta gehienez 10 lagunez osatuak egongo dira.
-          Astelehen, astearte  edo ostegunetan 2  ordutegi ezberdinetan izena emateko aukera egongo da:

EGUNA
ORDUTEGIAK
IKASTARO BAKOITZAREN DATAK
Astelehena
17:00-17:45
17:45-18:30
Urriak 27, Azaroak 3,10,17,24 eta Abenduak 1,15
Urtarrilak 12,19,26 Otsailak 2,9,16,23

Martxoa 2,9,16,30 apirilak 13,20,27

Asteartea
16:30-17:15
17:30-18:15
Urriak 28, azaroak 4,11,18,25 eta Abenduak 2,16
Urtarrilak 13,20,27 otsailak 3,10,17,24

Martxoak 3,10,11,17,24 apirilak 14,21

Osteguna
16:30-17:15

17:30-18:15
Urriak 30, Azaroak 6,13,20,27 eta Abenduak 4,11

Urtarrilak 8,15,22,29 Otsailak 12,19,26

Martxoak 5,12,26, Apirilak 16,23,30 eta Maiatzak 7


IZENA ABIZENAK:
ADINA:
TELEFONOA:
LUDOTEKA:
EGUNA/ ORDUA:


IZEN EMATE EPEA: Urriaren 21 arte, asteartea, Txelotxe edo Berritsu ludoteketan 16:00-18:30