GURE ELKARTEAREN HELBURUAK

Aisihezi elkartea aisialdi hezitzaile baten noranzkoan honako helburu hauek ditu:
  • Aisialdi arloan proiektu hezitzaile ezberdinak sortu eta garatu.
  • Jolasak eta aisiak duen garrantzia hezitzailea, guraso eta  eragile ezberdinei helarazi.
  • Euskararen erabilpena sustatzea. Bere ezagutza eta erabilera bultzatuko dira gure egitasmo guztietan, jolas modura, ahozko adierazpena eta erabilera areagotzeko.
  • Berdintasunerako bideak ireki, genero ezberdinen arteko berdintasuna bultzatuz.
  • Aisialdia hezkuntzarako esparru bezala ezagutarazi.
  • Haur, guraso, zaintzaile eta hezitzaileengan, jolasen, jostailuen edo dinamika ludikoaren ikuspegi berri bat sortu.
  • Aisialdiari loturiko eskaintza herrira zabaldu eta eragile ezberdinekin elkarlana bilatu.
  • Ikastetxe ezberdinetan proiektu hezitzaile ezberdinak aurkeztu eta garatu.
  • Aisialdian eragiten duten eragileen inguruan formazio etengabea jaso.
  • Jostailu hezitzaileen inguruko ezagutza zabaldu.