NOR GARA

Zer da AISIHEZI aisialdi elkartea?
Aisihezi elkartea (Beasain 2010) aisialdi arloan proiektu  hezitzaile ezberdinak garatzeko sortu zen.Gure xede nagusia aisialdi hezitzaile baten noranzkoan bideak sortu eta hauek garatzea da.Lan- taldea osatzen dugun kideok eskarmentu handia dugu aisialdi munduan eta urte hauetan bizitako esperientziak, ikusitakoak eta ikasitakoak gure ekarpenak eta ideiak proposatu eta burutzera bultzatu gaitu. Gaur egun Beasainen Berritsu eta Txelotxe ludotekak eta Eizu gaztelekuaren kudeaketaz arduratzen gara. Gainera 2013ko irailean KILIMAK jostailu hezitzaileen denda ireki genuen.

Kudeaketa lan hauez gain, helburua hezkuntza ez formalean egitasmo hezitzaileak garatzea da.

Nortzuk osatzen dugu AISIHEZI?
Elkarteak lantzen dituen proiektu ezberdinak  eta kudeatzen ditugun zerbitzuak gidatzeko, aisialdian lan egin eta hezkuntza ez formal hezitzailean sinesten duen lan taldea sortu dugu. Elkarteko sustatzaileak  Alazne Elorza eta Nerea Manzisidor gara, baino lantaldea  kidea hauekin osatzen dugu; Maider Altuna, Edurne Ibañez,Leire Mendiaraz eta  Mikel Azurmendi. 

Ezin aipatu gabe utzi, gurekin, zerbitzuren batean lanean haritu diren beste lagun hauek;Jone Garmendia, Josema Berrokoso,Naroa Abalabide,Javi Garcia , Jone Tolosa, Aitziber Sarasola, Amaia Ajuria,Nahikare Tirapu, Julen Garralda eta Oiana Ortega. Eskerrik asko!

Kideok  aisialdia munduan esperientzia handia dugu eta haur zein nerabeen heziketa arloan eskarmentua ere bai ,asmoa esperientzi hau handitu,etengabe formatu eta zuei ikaspen eta esperientzi guztia hauek helarazi eta konpartitzea da.

Zein lan egiten ditu AISIHEZIK?
Heziketa informalean, aisi alorrarekin zerikusia duten lan mota anitzak egiten ditu Aisihezik. Gure sorreratik Beasaingo haur eta nerabeen zerbitzuaren kudeaketaz arduratzeaz gain, Olaberriko ludotekaren ardura ere izan dugu. Gainera urte hauetan udalekelu irekiak antolatu ditugu bai Beasainen, bai Olaberrian, 4-16 urte bitarteko haur zein nerabeentzat.

Egitasmo berriak ere aurkezten ditugu;
Ludoteka ibiltaria egin dugu 5 aldiz, jostailu trukerako azoka 3 aldiz, gabonetako saskia ekimena bi urtetan , jostailu mailegutza 2011ko martxotik hona, jostailu kooperatiboen erakusketa eta tailerra 2 aldiz,jolasaren garrantziaren inguruko 3 hitzaldi eman ditugu eta jolas egokiak aukeratzeko irizpideen inguruko beste pare bat hitzaldi eta eskuorriak kaleratu ditugu,  haurren eskubideen nazioarteko eguneko jaia 3 urtez ospatu dugu... besteak beste.

2013ko irailean KILIMAK denda zabaldu genuen. Salmenta gune bat baino gehiago guraso eta hezitzaileentzat jolasaren garrantziaz jabetzeko gunea izan nahi duen espazioa. Jolas mota ezberdina anitz topatuko dituzu bertan eta aholkularitza profesionala jasoko duzu. Gerturatu zaitez! (ikusi web orria : Kilimak)
Aurrerantzean ere proposamen ezberdinak burutu nahi ditugu eta hauen sorkuntzan gabiltz buru belarri.

2016ko otsailak 10an berrituriko informazioa. 


Hemen urteotako lan taldeak: