ZER ESAN NAHI DIGUTE HAURREN MARRAZKIEK?


Marrazkia da gizakiak espresatzeko erabili izan duen modurik zaharrena. Historiaurretik erabili izan da marrazkia komunikatzeko tresna gisa. Aldi berean, iritziak emateko ere erabiltzen zen, idazkera bera ez baitzen existitzen. Haur batentzat ere bere komunikatzeko lehenengo modua, marrazkien bidezkoa da.


NOLAKOA DA HAURRAK EGINDAKO MARRAZKIEN GARAPENA?

 Lehenengo etapan ,hau da, hemezortzi eta hogei eta lau  hilabeteren artean haurrak espresatzen duena baina askoz ere gehiago esperimentatzen du. Hasieran arkatz bat bere eskuetan eustea izugarrizko garaipena da eta handiagoa egiten den heinean marraztea eta marrazkia berarentzat jolas bat bihurtuko da.

Pixkanaka bere irudiak forma hartzen joango dira eta haurrak konfiantza hartuko du gauza hauek egiterakoan eta hauen bidez espresatzen hasiko da.

Haur batzuek hiru urterekin oso ondo kontrolatzen dute arkatza baina beste haur batzuei askoz ere gehiago kostatzen zaie ekintza sinple hau aurrera eramatea.

Haurra konturatu gabe, bere emozioak marrazkien bidez azaltzen hasten da, horregatik ez da komenigarria haurrak marrazteko beharra sentitzen ez badu guk hau egitea behartzea. Gustatzen zaiolako edo hau egiteko gogoa duelako egin behar du baina ez inoiz behartzen dugulako.

Jarraian haurraren garapenari dagozkion adin tarte batzuk azalduko  ditugu. Haur bakoitzak bere erritmoa daukala argi izan behar dugu eta hau dela eta adin batzuk aldatu daitezke. 


-          18 hilabetetik 2 urtera:

Haurrari zirriborroak egitea gustatzen zaio espazio handien gainean. Bere koordinazio motora oso baldarra izaten da oraindik ere.



-          2 urtetik 3 urtera:

Haurrak material ezberdinak probatu nahi ditu eta hauek esperimentatzen hasten da; errotulagailuak, tenperak,margoak etab. Fase honetan esperimentazioa espresioaren gainetik dago azken honi garrantzia kenduz.



-          3 urtetik 4 urtera:

Haurra marrazkien bidez espresatzen hasiko da eta batzuetan bere marrazkia egiten hasi aurretik zer egingo duen argi azalduko esaten hasiko da.



         -   4 urtetik 5 urtera:

Koloreak errealitatearen arabera aukeratzen hasten da, Zuhaitzaren enborra marroia eta hosto berdeak margotzen hasiko da adibidez. Adin tarte honetan  idazten ere hasiko da eta kasu batzuetan marraztearekiko interesa galduko du. Irudimena erabiltzeko daukaten gaitasuna  eta  erraztasuna oso handia da.


AUKERATZEN DUTEN ARKATZAK , ZER ESANAHI?

Norbait marrazki bat egiten hasten denean ezinbestekoa da arkatz bat eskuragarri izatea eta inguruan 3 motatako arkatzak uzten baditugu hauen aukeraketak ere zenbait informazio emango digu:

Punta fineko arkatza aukeratzen badu, erabiltzaileak erosotasuna eta luxua nahiago dituela adierazten digu.

Punta ertaineko arkatza aukeratzen dutenak ordea pertsona flexibleak direla esan dezakegu eta beraien filosofia hauxe da; “bizi eta utzi bizitzen”.

Azkenik punta lodia erabiltzen ditugun pertsonak ditugu. Pertsona hauek ideia argikoak izaten dira. Erabiltzailea hauek erabaki bat hartzen dutenean zaila izaten da hau aldatzea.


MARRAZKIAREN KOKAPENA:

Haurrak ezkerraldean marraztutakoa lehenaldiarekin eta haurraren pentsamenduekin lotuta egoten da.

Eskuinaldean marraztutakoa, ordea, etorkizunarekin eta etorkizuna aurreikusteko moduarekin.

Azpiko aldean haurraren behar fisiko eta materialak agertzen dira.

Goiko aldean, berriz, adimena, irudimena, gauza berriak ezagutu eta aurkitzeko gogoa...



MARRAZKIA EGITEKO ERABILIKO DEN ORRIA.

Paperaren forma eta neurriak arkatzaren aukeraketak adinako garrantzia dauka. Marrazterakoan erabiltzaileak orri ezberdinak eskura izan beharko ditu eta haurrak egiten duen aukeraketaren arabera bera, bere ingurunean nola edo non kokatzen den azalduko digu.

Haurrak orri txiki bat aukeratzen badu beste batzuen artean, kontzentratzeko duen gaitasuna azaltzen digu, haur hauek ez dute protagonismo osoa lortu nahi. Hau haurraren konfiantza faltagatik gertatu daiteke edo eta bere beharrak mugatuak direlako eta asetzeko errazak.

Haurrak orri ertain bat aukeratzen badu, bere taldean leku bat mantentzen dakielako da  eta besteenganako errespetua ezinbestekoa da berarentzat.

Orria handia aukeratzen duen haurrak berriz, bere burua besteengandik babestea gustatzen zaio eta bakardadea ez du bat ere gogoko.Bere buruarengan konfiantza handia izaten dute.


MARRAZKIAK MARGOTZEKO DITUZTEN LIBURUXKAK EDO MARRAZTEKO ORRI TXURIAK?

Margotzeko liburuak haurraren kontzentrazioa garatzeko eta lantzeko balio dute. Haur batzuk mota hauetako liburuxketan datozen marrazkiak margotzea beraiek marraztea baino nahiago dute, kasu hauetan margotzeko erabiliko dituzten koloreak izango ditugu kontuan.

Paper zuriaren bidez haurrak bere imajinazioa erabiltzen du eta haur bakoitzak bere sormena martxan jartzen du. Bizitzan zehar beti ezin da askatasun osoarekin adierazi, baina marraztea, hau egiteko modu egoki eta atsegin bat da.

Egokiena haur batek bi aukera hauek eskura izatea izango litzateke: orri zuriak eta margotzeko marrazkiak dituzten liburuxkak eta berak momentuaren arabera egokiena aukeratzeko aukera izan dezan.


HAURRAREN JARRERA BERE MARRAZKIAREN AURREAN.

Haurra marrazten hasten denean bere jarrera beti ez da berdina izango. Batzuetan marrazten hasi den marrazkia tatxatsu eta berriro ere toki berean marrazten hasiko da. Beste batzuetan hasitako marrazkia zakarrontzira bota dezake eta beste aukera bat da marrazkitik gustatzen ez zaiona ezabatzen hastea.

Ekintza jakin hauek beraien egoera animikoa islatzen digute baina gehienetan iraganean bizitako momentu desatsegin bat islatzen dute eta inkontziente edo kontzientean oraindik ere ahaztu gabe dagoena.

Marrazki tatxatsu batek adierazten digu haurrak oldartasun puntu bat daukala eta ekintza konkretu baten ondorioz sortua dena. Zakarretara botatako marrazki batekin haurrak bere bizipen negatibo bat ahaztu nahi du eta ahazten saiatzen da bere begi bistatik kendu eta zakarretara botaz.

Haurrak izan dezaken azken joera berak egindako marrazkia ezabatzea izan daiteke. Haurrak hauxe esaten dio bere buruari; zein zaila den gertatutakoari aurre egite!  Zergatik ez dugu ezabatzen gertatutakoa?

Noizean behin haurra marrazten edo margotzen hari denean begiradatxo bat botatzea ezinbestekoa da baina beti ere bere kabuz utziz. Haur bakoitzak bere modura marrazten  du; batzuk abestuz, besteak isilean eta beste batzuk beraien marrazkian egiten hari direna ozenki azalduz.

Isilean egindako marrazki batek kontzentrazioa adierazten digu eta marrazkia aztertzerako garaian esanguratsuagoa izango da. Haurra abesten hari bada batzuetan giroa animatu nahi duelako izango da, abestiek askotan alaitasuna adierazten digute eta besteen arreta deitzen du.

FORMEN ESANAHIA.

Haurrak ez ditu beti goitik beherako edo eta eskuinetik ezkerrerako marrak marrazten. Bere marrazkietan forma geometriko asko aurki daitezke; karratua,triangelua edo borobila.

Formen interpretazioa unibertsala da. Ikuspuntu psikologiko, filosofiko eta erlijiosoetatik zenbait ezaugarri komun aurki ditzakegu.

Hurrek gehien erabiltzen dituzten formak borobila eta karratua dira eta hauek aztertuko ditugu:

BOROBILA: Haurrak borobil bat marrazten duenean poza azaleratzen du. Beste zenbait formek bezala borobilek ere interpretazio positibo edo negatibo bat izan dezake. Marrazkien esanahiak izango du garrantzia bertan eta ez formak soilik.

Borobil askoz osatutako marrazkiek ulertzera ematen digute haurrak nahiago duela aurrez ikusitako eta dominatzen dituen ekintza edo gauzak errepikatzea berriak ikasi ordez. Batzuetan haur hauen ekintza gustukoenak buru hausgarriak izaten dira.

KARRATUA: Karratua egiteko garaian mugimendu gogorragoak egin behar dira eta honek bakardadea adierazten digu. Forma hauek batzuetan ere jarrera bihurria azaldu dezakete. Forma karratuak askoetan haur bihurrietan aurki daitezke, mugitzeko behar asko dutenetan, energia asko erre behar dutenetan. Karakter handiko haurrak izaten dira eta oso zaila izaten da haur hauei iritziz aldatzea.


KOLOREEN INTERPRETAZIOA:

Kolore bakoitza aztertzerako garaian bi interpretazio mota egin daitezke bata positiboa eta beste negatiboa. Marrazkia egiteko moduak eta erabiltzen diren koloreak kontuan izanda positiboa edo negatiboa izango da.

Horia:  Eguzkiaren argia sinbolizatzen du.Alaitasunaren, Zoriontasunaren, buruargitasunaren eta energiaren adierazlea da.Bero-sentipena ematen du, alaitasuna eragiten du, adimen jarduera akuilatzen du, eta giharren energia sorrarazten du.Maiz janariarekin lotzen da.



Gorria: Odolaren eta suaren kolorea da. Horregatik, arriskuarekin, gudarekin, energiarekin, sendotasunarekin eta erabakitasunarekin lotzen da; baita pasioarekin, desioarekin eta amodioarekin ere. Emozio-mailan oso kolore bizia da. Giza metabolismoa hobetzen du, arnasketaren erritmoa azkartzen du eta odol-presioa handitzen du.



Laranja: Gorriaren energia eta horiaren zoriontasuna hartzen ditu. Alaitasunarekin, eguzki distiratsuarekin eta tropikoarekin lotzen da. Gogo-berotasunaren, zoriontasunaren, erakargarritasunaren, sormenaren, erabakitasunaren, arrakastaren eta kemenaren adierazlea da. Oso kolore beroa denez, bero-sentsazioa ematen du. Hala ere, laranja ez da kolore agresiboa; gorria bai, ordea.



Urdina: Zeruaren eta itsasoaren kolorea da. Egonkortasunarekin eta sakontasunarekin lotzen da. Leialtasunaren, konfiantzaren, jakinduriaren, buruargitasunaren, fedearen, egiaren adierazlea da. Gorputzerako nahiz adimenerako onuragarria den kolorea da. Metabolismoa mantsotu eta sosegua eragiten du. Baretasunarekin eta lasaitasunarekin estuki lotuta dago.



Berdea: Naturan gehien dagoen kolorea. Harmoniaren, hazkundearen, joritasunaren, emankortasunaren eta freskotasunaren adierazlea da. Emozio-mailan segurtasunarekin estuki lotuta dago. Sendatzeko gaitasun handia du. Begientzat kolorerik erlaxagarriena da, eta ikusmena hobetzen lagun dezake.



Beltza: Boterearen, dotoretasunaren, formaltasunaren, heriotzaren eta misterioaren adierazlea da. Kolore enigmatikoena da; beldurrarekin eta ezezagunarekin lotu ohi da. Agintearen, sendotasunaren eta amore ematen ez duenaren adierazlea da, eta seriotasunarekin eta ospearekin ere lotzen da.



Morea: Urdinaren egonkortasuna eta gorriaren energia hartzen ditu. Erregetzarekin lotzen da: boterea, noblezia, luxua eta handinahia sinbolizatzen ditu. Aberastasuna eta nabarmenkeria gogoratzen ditu. Jakinduriarekin, sormenarekin, independentziarekin eta duintasunarekin ere lotu ohi da. Inkesta batzuen arabera, purpura da kolore guztien artean gogokoena haurren % 75entzat. Magia eta misterioa adierazten ditu.





IRUDI OHIKOENAK ETA HAIEN ESANAHI POSIBLE BATZUK:






ETXEA


Gizartean bizitako emozioak irudikatzen ditu. Eta haurrak bere gertuko inguruarekin dituen harremanen berri ematen digu; batez ere, harremanetarako irekia ala itxia dagoen.


GIZA IRUDIA


Gehienetan, haurra bera edo haren inguruko pertsonak irudikatzen ditu. Ezaugarri esanguratsuenak aurpegia eta beso nahiz hanken kokapena dira. Besoak goraka badaude, haurrak entzuna izateko beharra duela adierazi nahi du; hankak falta direnean, egonkortasun bila dabilela.

EGUZKIA


Gizonezkoen energia irudikatzen du, eta gure alde independenteena eta borrokalariena definitzen du.

ILARGIA


Emakumezkoen energia irudikatzen du. Gozotasunarekin, intuizioarekin eta ingurunera egokitzearekin estuki lotuta dago.

LAINOAK


Gizarte-inguruarekiko sentsibilitatea erakusten dute: haurra konturatzen da bizitzak momentu atseginak eta zailak eduki ditzakeela.

OSTADARRA

Bakearen eta harmoniaren sinboloa. Babesaren errepresentazioa da.




ZUHAITZA


Haurraren alderdi emozional, fisiko eta intelektualei lotuta dago. Sustraiak edo oinarriak haurraren indar fisikoa irudikatzen du; enborrak inguruarekiko harremana; adarrak, irudimena eta sormena.

LOREAK


Haurrak besteen gustuko izan nahi duela adierazi nahi dute.

ANIMALIAK


Aukeratzen duen animaliaren arabera argituko digu zer nolako kezkak edo beharrak dituen (fisikoak, emozionalak, intelektualak...).

GARRAIOAK


Haurraren jarrera soziala azaltzen digute: hau da, nola jokatzen duen besteekin.





AHOLKU BATZUK:



Bukatzeko, haurraren marrazkiak interpretatzeko garaian kontuan hartu beharreko aholku batzuk aipatuko ditugu:



- Ez da marrazkia bera interpretatu behar. Egokiena da haurrari zer marraztu duen galdetzea, marrazkian egiten saiatu den hori kontaraztea; horrela, bere erantzunen arabera aztertuko dugu paperean ikusten duguna.

- Garrantzitsua da marrazkia norentzat egin duen jakitea. Haurrak bere ekoizpenak pertsona jakin bati zuzentzen dizkio, eta baliteke marrazkiaren bidez pertsona horri zerbait esan nahi izatea.

- Argi eduki behar dugu haurraren ikuspuntua eta helduarena oso desberdinak direla; beraz, haren ekoizpenak aztertzean haurraren ikuspuntutik ahalik eta gertuen kokatzen saiatuko gara.