Haurrentzako erlaxazioa


1.      Zer da erlaxazioa
Erlaxazioa lasaitasun eta atseden egoera bat da, urduritasun egoera baten kontrakoa. Emozioen psikologiaren bitartez erlaxazioa ezaugarri fisiologikoen, subjektiboen eta portaeraren arteko nahasketa bat bezala ulertu da. Emozio handiak, batez ere negatiboak (haserrea, estresa, agresibitatea…), jarduera fisiologikoa maila oso altu batetan gauzatzen dute. Aldiz, lasaitasun egoeren kasuetan (erlaxazioa) jarduera fisiologiko maila minimoa da. Teknika hauek ezagutu eta aplikatzea oso garrantzitsua emozio negatiboei aurre egiteko. Aldi berean, haurrek hainbat jarreren aurrean (beldurra, antsietatea…) estrategiak lortzen dituzte.
Erlaxazio teknikak txikitatik praktikan jartzeak gurasoen eta seme-alaben artean lotura bat sortzen du.
2.      Erlaxazio teknikak adinaren arabera
Bizitzako lehenengo urtean, haurra amaren ondoan asko lasaitzen da, kontaktu fisikoa dagoenean edota besoetan edo sehaskan kulunkatzen bada. Tonu suabe batean hitz egitea edo abestea lo hartzen laguntzen du. Errekurtso hauek lasaitzeko modu natural eta unibertsalak dira.
2 urte eta erditik aurrera ahoz komunikatzeko gaitasuna azaltzen da eta bertan da egituratuagoak diren erlaxazio ekintzak egiteko garai onena.
Lehen haurtzaroa (2,5-6 urte bitartean)

Erlaxazioa jolas moduan lantzen da.
Haurtzaroa (7-9 urte bitartean)

Garai honetan teknika egituratuagoak sar daitezke. Progresiboa eta autogenoak gomendagarriak dira (haurraren adinera egokitu behar dira.

Aurre-nerabezaroa (10-12 urte bitartean)
Garai honetan haurraren gustuen arabera lan egingo dugu. Orain arte ez baditu teknikak landu denak probatzea gomendatzen da eta egokiena aukeratu. Ordena izan daiteke: progresiboa, autogenoa, pasiboa eta erlaxazio erantzuna.
Nerabezaroa (13-17 urte bitartean)
Garai honetan garrantzitsua da haurrak beren beharren arabera erlaxazio teknikak gauzatzea.

a)      Lehen haurtzaroa
Etapa honetan “erlaxazio jokuetaz” hitz egin beharko genuke. Gurasoek egindako interbentzio hauek jolas modun bizi eta ulertu behar dituzte.
Txikienekin giro lasai batek asko lagunduko gaitu, ohean lo hartu aurretik oso momentu egokia da lo transizioan lagungarria izango delako. Hau aurrera eramateko modu egokia ipuinen bitartez da.  Ipuinetan animaliak erabiliko ditugu (elefante-inurri; katu-xagua…) eta hauen jarreran arabera haurrek hauen imitazioa egin beharko dute (azkar-poliki; zaratatsu-isila…).
Arnasketa ariketak egin daitezke hainbat modu desberdinetan. Adibide bat globo batetan pentsatzea izango litzateke, hau nola puzten doan imajinatzea (arnasa hartuz eta aldi berean besoak goraka igoz) hustu arte (arnasa botaz eta besoak gutxika jaitsiz). Handitzen joan ahala sentsazio eta irudi berriak sartu ditzazkegu (koloreak, jostailuak…).
b)      Haurtzaroa
Garai honetan ipuinak alde batera utzi eta egituratuagoak dauden erlaxazioak egin ditzakegu, erlaxazio progresiboa, autogenoa edota pasiboak erabiliz. Helburua da  giharrak, arnasketarn kontrola, bero sentsazioak… lantzea lasaitu eta tenkatzearen arteko desberdintasunen bitartez.
Garai honetan koloreak bistaratzea ondo funtzionatzen du. Modu honetan, arnasteko instrukzioak ematen dizkiogunean egoera hau bere kolore gustukoenean bihurtu dezake, bere gorputza lasaitasunez eta ongizatez betez. Sudurretik nola sartzen den nabaritu behar du, eztarria pasa eta birikak betez gorputzean berotasun bat sumatzen delarik. Erlaxazioa haurrak bere kabuz lantzen ahalbidetuko dugu, horretarako bere emozioak identifikatzen ikasi beharko du. Denbora bat kosta daiteke emozio hauek identifikatzea baina gainbegiratze bati esker aurrerapauso handiak lortu daitezke.


c)       Aurre-nerabezaroa
Aurretik teknikak landu badira haurrek ondo barneratuta izaten dituzte eta beraien gustukoena erabiltzea gomendatzen da. Garai honetan hasi ezkero komeni da guztiak ezagutzea eta gustukoena aukeratzea. Gure helburua da estres egoera baten aurrean haurrak gaitasuna edukitzea errekurtsoak aplikatzeko eta estrategiak modu automatiko batetan aplikatzea bere egunerokotasunean.
d)      Nerabezaroa
Garai honetara ailegatzean gazteak barneratuta eduki beharko lituzke erlaxatzeko beharrezkoak diren errekurtso eta estrategia guztiak. Aurreko etapan bezala, garai honetan erlaxazioarekin hasten bada teknikak desberdinak frogatu eta egokiena aukeratu beharko du.
3.      Jacobson-en erlaxazio progresiboa
Teknika honen bitartez gihar talde desberdinak tenkatzen eta erlaxatzen ikasiko dugu, haurrak  giharrak tenka dagoenean eta erlaxatuta dagoenean hauen arteko sentsazioak desberdinduz. Behin desberdintzen ikasi dugunean eta ohitura batetan bihurtzen dugunean, egunerokotasunean antsietate, tentsio edo emozio negatiboak sortzen dizkiguten egoerak identifikatzeko gaitasun handiagoa izango dugula. Erlaxazio mota hau 7-8 urteetatik aurrera aplika daiteke.
Aplikatzeko modua:
Lehenengo instrukzioak pertsona lasaitzeko zuzenduta egon behar dira: “ Lasai eta eroso zaude…” instrukzio zehatzagoak gehituz: “ gorputza erlaxatuta utzi atentzioa zure eskuineko eskuan jarriz… Nik esandakoan eskua itxi, indarrez ahal duzun guztia eta orain nabaritu eskuko giharretan sentitzen duzuna eta tentsio eta sentimendu deseroso horretan kontzentratu”.
Segundu gutxira (5-7): “ askatzeko esandakoan, zure eskua erabat irekitzea nahi dut, zure hankan gainean bat-batean utziz. Askatu!”. Nomalean, hasieran haurra ez da kapaza izango eskua bat-batean botatzeko eta eskua hanketan jarriko du. Hau gertatzean pazientziaz errepikatu behar da, beharrezkoa izanez gero besoa heldu eta “askatu” esandakoan besoa laxa utzi daiteke.
Lehenengo sesioan atentzioa beso eta eskuetan jarriko dugu, hurrengo sesioetan burua; lepoa; sorbalda; bularra eta bizkarra; sabela; eta azkenik hankak. Ordena haurraren adina eta beharraren arabera moldatu daiteke. Instrukzioak beti berdinak dira eta tentsioaren eta erlaxazioaren arteko desberdintasuna nabaritzeko pentsatuak daude.
4.      Erlaxazio pasiboa
Teknika honen eta progresiboaren arteko ezberdintasuna da honek tentsioa ez duela erabiltzen. Egokia izan daiteke haurrek zailtasunak edo urritasun organikoak erakusten dituztenean giharrak tenkatzeko edo behin tenkatuta hauek erlaxatzeko. Erlaxazio pasiboan erlaxazio autogenoaren esaldi ohikoenak erabiltzen dira.
Aplikatzeko modua:
Lasai zaude etzanda(edo eserita), zure gorputza ohera (edo beste edozer) moldatzen da eta ez da beharrezkoa giharrik tenkatzea (gelditu). Orain zure eskuineko eskuan kontzentratu, tentsioa desagertzen utzi. Nabaritu nola giharrak erlaxatzen doaz, lasaiago…
Orain atentzioa gorago jarri, besoan, tentsioa desagertzen dela nabaritzen duzu… eskuineko esku eta besoak erlaxatuta dauzkazula pasa ezkerreko eskura eta gihar guztiak nola erlaxatzen diren nabaritu…
Atal guztiak adierazi behar dira eta atal bakoitza bukatzean aurreko guztiak gogorarazi behar dira. Bukaeran gorputz guztia erlaxatzeko instrukzioekin bukatzen da eta arnasketaren kontrola gehitzen da: “Nabaritu zure gorputza erlaxatuta, oso, oso lasai. Utzi zure oinak, hankak, zure bularra, zure bizkarra, zure sorbalda, zure besoak, zure lepoa, zure aurpegia…oso lasai.
Azkenik esan ahotsa oso motela izaten dela (progresiboa baino gehiago) baina tonu hipnotiko batera ailegatu gabe.
Zailtasunak dituzten haur edo pertsonetan aplikatzen badugu saiatu behar gara gihar talde batetara pasa aurretik erlaxazio minimo bat lortzea aurreko atalean.
5.      Erlaxazio autogenoa
Teknika hau hasiera batetan Schultzengatik (1932) egituratuta izan zen. Landutako esaldi batzuetan oinarritzen da, subjektua erlaxazio egoera batera eramanez autosugestioen bitartez:
1-Gorputz-adarretan bero eta pisotasun sentsazioak.
2-Bihotz taupaden erregulazioa.
3-Autokonfiantza eta lasaitasun sentsazioak.
4-Kontzentrazio pasiboa bere arnasketan
Aplikatzeko modua:
Lehenengo faseak sofan bere gorputzaren kontzientzia hartzeko dira… nabaritu nola zure gorputza sofan moldatzen da, zure gorputzaren eta sofaren arteko puntuak sentitu, zure gorputza erabat moldatzen da eta horrek lasaitasun sentsazio bat sortzen dizu…
Geldialdi isil batzuk utzi behar dira instrukzioen artean (10 segundo). Jarraian arnasketa ariketak sartu ditzakegu:
“Orain zure arnasketan kontzentratzea nahi dut, inspiratu ahala zure sabela igotzen da eta arnasa botatzerakoan jaisten da…Orain zure eskuan eta besoan kontzentratu eta zure buruari esan: nire beoa sentitzen dut (hiru aldiz), berotasun sentsazio bat sentitzen dut nire eskuan… gero jarraitzen dugu besoa irudikatuz toki epel batetan, eguzkia hartuz, sentsazio hori sentitu…”.
Instrukzio hauek eskuekin eta besoekin, oinekin eta hankekin egiten da gorputz-adar guztietatik pasaz.
Este tipo de instrucciones se van dando sucesivamente para la mano y brazo izquierdo, pie y pierna derecha e izquierda, volviendo después sobre todas las extremidades antes de pasar al abdomen.
Subjektuak erlaxazio maila oso altua hartzen duenez garrantzitsua da sesioa aktibazio egoera errekuperatzen bukatzea, nahiz eta begiak itxita mantendu. Horretarako instrukzioak emango dizkiogu: “Poliki nire egoera normalera bueltatzen joango naiz, nire inguruko hotsak entzuten noa, gutxinaka-gutxinaka behatzak mugitzen ditut eta begiak irekitzen noa…”
6.      Erlaxazioaren erantzuna
Metodo hau Bensonek (1975) gauzatu zuen meditazio tradizionalen tekniken moldaketak eginez. Hauetan “mantra” edo hitz sekretua erabiltzen da meditazio sakon egoerak gauzatzeko. Autore  honen arabera edozein hitzak eragin ditzake “mantraren” aldaketa fisiologiko berdinak. Aldaketa fisiologiko ohikoenak dira: oxigeno kontsumoaren jeitsiera, karbono dioxidoaren ezabaketa eta arnasketa tasa.

Aplikazio modua:
Sesioa  gorputzaren erlaxazio orokor batekin hasten da arnasketaren kontrolean zentratzen jarraitzeko hitz klabe baten errepikapenaren bitartez:
“Sudurretik arnasa hartu eta arnasa botatzen duzun bitartean “bat” hitza errepikatu zure bururako”. Hau behin eta berriz egingo da 5-15 minutu bitarte pertsonaren arabera.
7.      Arazo ezberdinen aurrean erantzuna
Haurrentzako laguntza handia suposatu dezake fobia, beldur, lo arazo, hiperaktibitate, arreta defizita eta inpultsibitatea edo oldarkeriaren tratamenduan.
Azken finean, haurrentzako erlaxazioak onura handiak ekartzen ditu. Azpimarratzekoa da autokontrol hobekuntza da, oldarkortasuna gutxituz eta bere pertsonan segurtasuna handituz. Beldurrei aurre egiteko ahalmena izango dute eta antsietatea sortzen duten egoeren aurrean lasaitasun handiagoa. Aldi berean, erlaxazioa fobien tratamenduan aplikatzen den desentsibilizazio sistematikoaren teknikenalderdi oinarrizkoa da.