YOGA ETA ADIMEN EMOZIONALA

JOLASTUZ HAZI, AISIAN HEZI

YOGA TXIKI HEZKUNTZ EGITASMOA


2012-2013 ikasturtean eginiko frogari jarraipena eman nahi asmoz, 2014-2015ean ikastaro baten proposamena egin genien gurasoei. Honen arrakasta eta emaitza onak ikusirik, aurtengo ikasturtean urte guztiko eskaintza dugu:


Yoga eta adimen emozionalari buruzko ikastaroa da eta funtsean honatx landu nahi denari buruzko informazioa.  

YOGA
Yoga zientzia bat da eta tresna ezberdinez osatuta dago. Yogaren azken helburua norbere burua ezagutzea da, norberarengan dagoen esentzia naturala, aldatzen ez dena ezagutzea, alegia.
Yogak hiru atal ditu:
1.       Arnasketak 
2.       Asanak edo posturak
3.       Erlaxazioa

Yogak esan bezala gure burua ondo ezagutzeko tresna emango digu eta horregatik lanketa fisikoa, emozionala eta mentala egiten ditu. Lehenik beraz osasuntsu egotea bilatuko dugu eta gero zoriontsu izatea.

ADIMEN EMOZIONALA
Landu nahi diren helburuak:
  1. Auto ezagutza emozionalaren gaitasuna. (hunkituta noiz gaude, zein emozio den hau identifikatzen jakitea...)
  2. Emozioak kontrolatzeko gaitasuna izatea, desegokiak eta deserosoak direnean batez ere.
  3. Proposaturiko helmugetara iristeko motibatzeko gaitasuna izatea: hau da, oldarkortasuna kontrolatzeko gaitasuna eta atseginak itxaronarazten jakitea.
  4. Besteen emozioak onartzeko gaitasuna izatea, hitzezko komunikazioa zein hitzezkoak ez diren komunikazioetan. Oso inportantea da hitzezkoak ez diren adierazleak dituen hizkuntza emozional zabal baten jabe izatea, besteak zer sentitzen duten identifikatzeko.
  5. Besteak motibatzeko gaitasun izatea, pertsonarteko eta taldeko erlazioetan.  Enpatia edukitzeak. Erlazio sozialetarako gaitasuna.
  6. Emozioak eraldatzeko gaitasuna.


Gure proposamena: Pedagogia eta Yogaren uztarketa bat egitea. Hau da, adimen emozionala garatzeko Yogaren tresnak erabili eta prozesu pedagogiko baten txertaketan hezkuntza planteamendu bat egitea.  Adimenaren bost dimentsioak landuko ditugu,  subjektuak epe luzean bereganatuko dituen baliabide batzuk eskainiko dizkiogu, bizi guztirako baliozko tresna gisa erabili ditzan.


ZER ETA NORENTZAKO

Herriko 5-9 urte bitarteko haurrei eskaintzen zaien zerbitzua. Pedagogía eta Yoga uztartuz haurren garapena lantzen du marrazki, ipuin, jolasa eta yogaren bitartez.

Adimen emozionalaren lanketarako pauso desberdinak emanen dira: autoezagutza, emozioen kudeaketa, motibatzeko gaitasuna, besteen emozioak ezagutzea eta motibatzea, emozioak aldatzeko gaitasuna…


Ikastaroa astelehenetan izango da bi txandetan adinaren arabera:
17:15etatik 18:15etara 5-6 urte bitartekoak
18:15etatik 19:15etara 7-9 urte bitartekoak

Ikasturte osoko ikastaroa da, urriaren 19an hasi eta ekainaren 6an amaituko da.



IZENEMATEAREN BALDINTZAK
  • Beasainen erroldatutako haurrak izango dute lehentasuna.
  • 2006-2010 urteen artean jaiotakoak onartuko dira.
  • Izenemate ordena jarraituko da.

KOPURU MUGATUA
Txanda bakoitzean gutxieneko kopurua 5 izango da eta gehienez 10.

ONARTUEN ZERRENDAK
Onartuen eta itxaron zerrendan daudenak dagokion ludotekaren oharren taulan jarriko dira.