Montessori

            MARIA MONTESSORI (1870-1952): IKUSPEGI PEDAGOGIKO GARAIKIDEA

AURKIBIDEA

1. MUGIMENDUA ETA AUTOREA

1.1. TESTUINGURUA ETA KOKAPENA

1.2. BIOGRAFIA ETA PERTSONAIA

2. PEDAGOGIA ARLOA

2.1. HEZKUNTZAREN KONTZEPTUA, FUNTZIOA, HELBURU  NAGUSIAK

2.2. IKASKUNTZA – IRAKASKUNTZA EREDUA

2.3. ONDORENGO ERAGINAK

3. ARIKETA PRAKTIKOAK

4. MONTESSORI MATERIALA GAUR EGUN







1. Mugimendua eta autorea.
Eskola berria izenarekin ezaguna den mugimenduan kokatu behar ditugu Maria Montessoriren ideiak eta ekarpenak; mugimendu hau historiako sasoi konkretuan garatu zen, orduko itaun eta egoerei erantzun nahirik eta sasoi horretan garatzen ziren ideietan sustraituta.
1.1. Testuingurua eta kokapena
Garai horietan eskolaren zabalkundea eman ze, XIX. Gizaldiko bigarren zatian kokatu behar gara, Europan estatu nazioek garatzen eta sortzen zeuden, industri iraultzak nekazal bizitzatik kaletar eta proletariar bizitzara igaro zuen populazioaren kopuru handia, eta kopuru handiagoa igarotzeko prestatzen zegoen.
Liberalek, Garibaldi buru, penintsulako batasuna lortu nahirik gerrarik gerra erresuma batzen joan ziren 1870ean Erroma batu arte, orduan Victorio Manuel piamontanoa erregea zela (1861etik). Burgesiaren indarra penintsulan ere igarri zuten, batez ere iparraldean eta Toskanan.
Eskola orduan asko garatu zen, Europako hainbat herrietan derrigortasunerako legeak ezarriz, baina garapen hau, ez da ahaztu behar, aurretik bazen eskolaren gainean eraikitakoa zen, eliterako eskola, jesuitek garatu zutenen gainean eraikia eta Napoleonen ejertzitoaren egituraren gainean berreraikia.
1.2. Biografia eta pertsonaia
Chiaravalen 1870ean, Anconan jaio zen, familia burgesean jaio zen. Unibertsitatera joan zen eta 1896an Italiako lehenengo medikuntzan lizentziatutako andrezkoa izan zen, hots, sasoi honetako lehenengo medikesa. Emakumea izateagatik ezin egin zuen interbentziorik ospitaleetan eta Erromako Unibertsitateko Klinika Psikiatrikoan jardun zuen, zer edo zelako buru gutxitasuna zeukaten umeen hezkuntzarekin arduratzen hasi zen. Hor Seguinen eta beren maisua izan zen Itarden teorietatik ikuspegi berezkoa garatu zuen eta lopen handiak umeekin.
1896an Berlinen (eta geroago, 1900ean Londonen) andrazkoaren inguruko konferentzietara Italiaren izenean joan zen.
Bitartean eta orduko ikuspegiarekin bat etorrita Ricerche batteriologiche sul liquido cefalo rachidiano dei dementi paralitici idatzi zuen, 1897an, Erroman argitaratua.
Beren ikuspegi berritzaileak beharrean dabilela joan zen eta baita beren ikuspegi morala garatzen, horrela hurrengo urtean Miserie sociali e nuovi ritrovati della scienza argitaratu zuen.
Urte berean ere Torinon egin zuten Kongresu Pedagogikoan bere modelo pedagogikoa aurkez zuen, ortofrenikoentzako eskolak egin behar ziren eta aho batez onartua izan zen.
1899-1900 urteetanGuido Bancellik (bere irakaslea izana), hitzaldiak enkargatu zizkion eta Escuola Magistrale Ortofrénica sortu eta zuzendu zuen. 1901ean Irakaskuntza berezirako eskola Erroman zabaldu zuten.
1902an izan zen lehenengoz mundu mailako kongresu pedagogikoan eta bertan proposatu zitzaion zebilen metodoa bestelako ume guztiei ere ezartzeko. Urte horretan bertan hasi zen psikologia -esperimentala, antropologia eta pedagogia ikasketetan.
Hurrengo urtean, beren garapen intelektualaren erakusgarri L´Antropologia pedagogica idatzi zuela esan daiteke.
1907an Erromako San Lorenzo auzoan lehenengo “Casa dei Bambini” sortu zuen, beren historian eta pedagogia garaikidearenean garrantzi itzeleko gertaera ; urtea bete barik Milanon bigarrena zabaldu zuelarik.
1909an II Metodo della Pedagogia Scientifica applicato all´educazione infantile nelle Case dei Bambini argitara eman zuen Cittá di Castellon urte horretako beren Corso di Pedagogia Scientificaren moduan, bertan emandako lehenengo profesional formakuntzarako ikastarorako.
Medikuntza erabat utzi zuen eta bi urteren buruan pedagogian buru belarri sartzeko.
Sasoi mugitu horretan hainbeste ekintza egin zituen, eta bere planteamendu pedagogikoa zabaldu baino besterik ez zen egiten, horrela 1912an Erroman, lehenengo Nazioarteko Montessori Heziketa Kongresua egin zen, 1913an Graham Bell eta Mabel, haren andrea, Montessori Heziketa Elkartea eraiki zuten euron Washingtoneko etxean; 1915erako Panama – Pacific International Exhibitionen arrakasta nabarmena eduki zuen San Frantziskon eta urte horretan bertan Bartzelonan egin zuen III. Nazioarteko Ikastaroa, Italiatik kanpoko lehenengoa. 1919an Londonen ere irakasle- zuzendarientzako ikastaroa antolatu zuen.
1922 urtea gozo hasi baina gazitasuneranzko bidea hasi zen, urte horretan bertan Italiako Maria Montessori Eskoletako Ikuskatzaile izendatu zeten, eta urriaren 30ean, Victorio Manuel III.ak Benito Mussolini lehen ministro izendatu zuen.
1933an Italia laga zuen, faxistak “gazteria euron molde bortitzen arabera” formatzeaz akusatuta eta umetxoak soldadu txiki egitea errefuxiatuta. Herrian bertan hurrengo urtean Montessori eskolak itxi ziren eta 1936an Montessorirekin zer ikusia zeukan edozer ekintza galarazi zen.
Erbestean dagoela 1933an Bartzelonan XVIII Nazioarteko Montessori Ikastaroa egin zuen baina Espainiako gerra zibilak atrapatu eta 1936an kruzero britainiar batek erreskatatu behar izan zuen, handik Holandako Noordwijk aan Zee kostaldeko herrira alde egin zuen baina orduan ere ihes egin behar izan zuen nazismo eta gerratik. Alde, orduan, India britainiarrera egin zuen eta bertan irakasle eskola egin zuenean britainiar tropek atxilotu zuten “atzerritar arerioak” ziren eta, azkenean sekta baten laguntzaz aske gelditu ziren bera eta bere semea.
Bigarren Gerratea amaitutakoan Europara bueltatu zen, Noordwijk aan Zeera, eta alboko Laren herrian Irakasle eskola sortu zuen, hurrengo urtean, 1947an, Montessori Center zabaldu zuen Londonen.
Bizi oso baten errekonozimendutzat hartu daitezke Nobel Sarirako edukitako hiru izendapenak, elkarren segidan 1949tik 1951era.
Italiara urteetako erbestearen ostean 1950ean bueltau zen Perugiako Pedagogiako Ikasketen Nazioarteko Zentroko presidente tituluarekin. Hurrengo urtean Erromako Unibertsitatean irakasle jardun zuen eta Italiako eskolak berriro antolatu zituen.
Noordwijk bere etxetzat zeukala hil zen 1952an.

2. Pedagogia Arloa
2.1. Hezkuntzaren kontzeptua, funtzioa eta helburu nagusiak
Zer da hezkuntza Maria Montessorirentzat: “Y así descubrimos que la educación no es algo que haga el maestro, sino que es un proceso natural que se desarrolla espontáneamente en el ser humano. No se adquiere escuchando palabras, sino en virtud de las experiencias que el niño realiza en su medio ambiente. La tarea del maestro no es hablar, sino preparar y organizar una serie de motivos para la actividad cultural en un ambiente especialmente preparado para el niño”.
Montessoriren hezkuntzaren kontzeptua zer litzateke; haur bakoitza, bere auto-heziketaren bidez, bere motibazio, interesen arabera, bere garapena aurrera eramatea. Irakaslea laguntza bat izango litzateke, haurrak ulertzen ez duena azaldu edo bideratzeko, baina hortik aurrera, haurrak ikasiko du bere beharren arabera.
Helburu nagusiak; autonomia sustatzea, auto-heziketa ahalbidetzea, auto-ebaluaketa ahalbidetzea eta garapen intelektuala naiz sozialaren lorpena gauzatzean zentratzea dira.
Ikasleak bere ikasketa bidea eraikitzea eta jarraitzea da. Beti ere bere interes eta beharrei jarraituz. Gizakiak dauzkan ahalmenak modu aske eta autonomoan garatzea.
Zoriontasuna eragin beharko luke, norbanakoaren lanerako askatasuna bultzatu eta ahalmen naturala bultzatu. Honetarako, material aproposa egongo da ikasgelan, eta antolaketa ere, lortu nahi denaren araberakoa izango da. Haurrak konparaketaz eta asoziazioz bereganatzen du errealitatea.
2.2. Ikaskuntza- irakaskuntza eredua
            Maria Montessori pedagogiarentzat honako elementu fisikoak, edukiak eta prozesuak kontuan hartu behar dira umeen ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan.
Ingurua eta altzariak
Ingurua tamaina aldetik egokitu behar da eta ordena eta apainketa landu behar dira.
Umearen ingurua helduarena izaten da, inolako egokitzapen gabe. Beraz, horretara moldatzeko (adibidez aulki altuak) energia handia eta esfortzua egin behar dute, askotan horra ez ailegatzeak dakarren frustrazioarekin.

Bantu luzea kentzen du, norbanako edo birentzako mahaitxoak jarriz. Bakoitzak nahi duen moduan eta lekuan jarriz, ez orden zehatz batean.

Espazio guztian funtzio ezberdinak egiteko txokoak antolatzen dira: lan egitekoa, jantokia, logela, etab. Baita espazioaren apainketak badu berezitasuna (garbia, kolore argiak, txoriak, loreak,...).
Norbanakotasuna eta askatasuna
Askatasuna ideia nagusitzat, inguru itxi baten beharra
Oztopoak bere kabuz askatzea, autonomia eta kontrola
Umea aske uzteagatik abandonaturik dagoela ez du esan nahi. Bakoitzari barnean era naturalean daukan grinari kanporatzen utzi behar zaio, beti ere ingurua zehazki horretarako prestatuta. Hau da, era ez zuzenean naturaltasuna bideratzea.
Askatasuna egoteko, itxitasuna aurkitu behar da nonbait. Itxitasun horren muga gainditzeko momentuan horrela utzi egiten bada askatasuna egongo da. Adibidez, ordutegia, leku itxia egoteak badirudi askatasunarekin topo egiten duela. Oztopoak bere kabuz gainditzeko giroa ezarri behar da, laguntza behar izatekotan zuzentasunez erantzunez.
Aske dagoen umeari naturak ezartzen dio momentu zehatz batzuetan behar duen ezagupena edo grina. Momentu hirien kontrola irakaslearengan ezin egon delarik, emearengan bertan baino. Beti ere hori askatzeko ingurua eta tresnak antolatuz.
Giharren heziketa
Gorputz mugimendua burutik pasatuz ikasi behar da

Beharrezkoa da bere gorputzaren mugimendua ondo koordinatzeko hori bera lantzea. Horretarako espiritutik pasa den ikasketa izan behar da, baina inoiz ere fisikoki mugak ezarriz.


Isiltasuna
Norbere gorputzaren soinua kontrolatzea
Irakasleak oihuen bidez oihuak baretzea ezinezkoa duela badaki, beraz, momentu horietan isiltasunean umeei begira geratu behar da. Umeak berak egiten duena imitatu nahian isiltasunean jarriko da, norbere gorputza eta muskuluak buruarekin kontrolpean jarriz.
Orokorrean helduen inpazientzia dela eta ez diegu umeei onak diren praktikak ikasten uzten.
Diziplina
Opariak eta zigorrak ez dira materialak, momentu zehatz eta kontrolatuetan eman behar dira
Era batean honela hezitutako umeak amaestratuak daudela dirudi, baina egia da ez dela inolako zigor ezta oparirik ezarri, eta haien portaera oso zuzena, baina baita gozoa eta fisikoki gogorrak.
Opari bakarra bakoitzak bere boterearen mugak eta errealitatean sartzea da. Ematen den zigor bakarra, umea bakarka jarraitzea delarik, bere ekintzak bere kabuz eginez, eta hari emandako atentzioa ume txiki batena balitz modukoa da. Era honetan besteengan ematen zaien atentzio zuzena eta serioa ikustean bere portaera okerra aldatzera eramaten dio.

Sentsazioen heziketa
Sentsazioak nagusituta daude, baina sentsazioak burutik pasatzen ikasi behar da
3 eta 7 urteen bitartean ematen den ikasketa nagusia inteligentziarekin erlazio hertsia duten sentsazioen bidez hartzen da. Baina ez da Locke eta Condillac-ek dioten moduan, baizik eta Montessorik bere pedagogia bakoitzaren boluntatea, oztopoen gaindipena eta norberaren morala onarpenetik pasatzen da. Hau da, sentsazioek sortzen eta laguntzen dituzten aspektuen lanketa.

Orokorrean umeari sentsazio berdin bi eman behar zaizkio, muturreko beste bi eta geroago pixkanaka pixkanaka ezberdintasun gutxiko sentsazioak.
Era honetan irakaslea zuzendari moduan jokatu beharko du, hau da, egoerak zuzentzen. Beti ere, behatzaile moduan, baina ez pasiboki baizik eta behatzen duenak bere esku hartzean eragina izatea.
Irakurketa eta idazketa
Irakurri eta idazteko beharrezkoak diren trebeziak ondo landu behar dira aurretik
Fase ezberdinetan idazketarako beharrezkoak diren entrenamendu teknikak lantzen dira. Letren izenak ikasi beharrean, haien soinua ikasi behar dute umeek.
Idazteko berriz, bi ezagutza lortu behar dira: tresna erabiltzeko teknikak eta letren formak idazteko praktika.
Orokorrean lortzen dituzten ezagutzak ez dira objektiboki handiak, baizik eta geroxeago ikasiko dituztenak hobeago egiteko antolakuntza eta ikasketa izaten da.
Kalkulua
Kalkulua ikasteko beharrezkoak diren ezagutzak lantzen dira
Material ezberdinen ezaugarri fisiko ezberdinak lantzen dira. Horrez gain horiek zenbatzeko eta kalkuluak egiteko lantzen dituzte kolore, forma eta multzo ezberdinetako materialak.
Hizkuntza
Hizkuntza baino lehenago kontzeptuak finko ikasi behar dira
Gutxien lantzen den arloa da. Horren alde, bere momentuan ikasketetan hitzaren gehiegizko erabilpena kritikatzen du Montessorik. Era honetan objektu bat handiago edo txikiago esterakoan (Montessorik ez du berbaz indartzen, baizik eta umeak ulertu behar du tamainaren kontzeptua bera) agian galdu egiten da erlatibotasunaren ideia.
Era honetan nahiago du ideia finko geratzea eta horiei ematen zaizkien hitzak geroxeago ikastea.
Imaginazioa
Umeen irudimena mugatua da
Ideia klasikoetan umeei irudimena ikaragarrizkotzat hartzen da. Montessorik horren aurka egiten du. Bere ustez, irakurketa fantastikoak atentzioz hartzen dituelako horrek ez du esanahi imajinazio garatua duenik. Edota haiek sortutako mundu fantastikoetan pertsonaia zehatzetan sartzetan sartzeak ez du esanahi imajinazio itzela dutenik.
Boluntate, morala eta erlijioa
Morala ez da irakasten, norberak bere eginkizunetan zentraturik egonda besteekiko errespetua lortzen da
Aurretik honen ulerkortasuna eskatzen du, Montessorik dioena baino bere garaian zer nolako ideiak aldarrikatzen dituen eta horiek dituzten eraginez baizik.
Umeek haien ekintzetan zentraturik daudenean besteenganako inbidiak eta eskubideen zapalketei ez die lekurik uzten. Era honetan norberekiko eta besteekiko eduki behar duen errespetuzko jarrera era ez zuzenean irakasten die.
Nahiz eta Bartzelonan askeki kapila batera joan daitezkeen, Montessoriren zentroetan ez dago horrelakorik. Hala ere , Montessorik honela estaltzen du honakoa esanez: sentimendua oinarritzen da dogma baino.
2.3. Ondorengo eraginak
Jakina da Montessoriren eragina leku askotara zabaldu dela. Bai eta Euskal Herrira ere. Gaur egun, ikastetxe ezberdinetan aurki dezakegu Montessoriren lanaren aztarnak, beti ere Eskola Berriko filosofiarekin nahasturik.
Eskola hauek pribatuak nahiz publikoak dira, beraien artean duten lotura eta metodoa ziurtatzeko hainbat elkarte sortu dira. Zeregina dute materiala banatzea, irakasleak prestatzea, aldizkariak argitaratzea, gurasoei informazioa banatzea, metodoaren aplikapena Lehen eta Bigarren Hezkuntzan ikertzea, etab.
Montessoriren eragina dela eta, gelatan aldaketak ikus ditzakegu, hala nola, mahaiaren eta eserlekuen neurrian. Materiala graduatua dago eta ikasleen neurrira egina. Beste aldetik materialak zentzumenen lanketatik abiatzen dira eta bakoitzak ezaugarri bat lantzen du, hala nola, kolorea, pisua, forma, luzera, hots, usaina,...
Honek guztiak, ludoteka eta haur-eskolatan erabiltzen diren espazioa, materiala eta egokitzapenak bere eragin zuzen duten arren, Montessorik objektu eta espazio antolamendu horiekin lantzen zituen ideiak eta helburuak gaur egun ez dira lantzen.








3. ARIKETAK
3.1.- BIZITZA PRAKTIKOA
·  Ahulki bat hartu eta lekuz mugitu
· Alfonbra bildu eta zabaldu
· Erretilua eraman
· Lerro baten gainean ibiltzea
· Objektuak pasa ontzi batetik bestera;
            ° Garbantzuak pasa ontzi batetik alfonbra ez labaingarri batetara (alderantziz, bentosa bakoitzeko garbantzu bat)
            ° Belaki bat pasatu ontzi batetik bestera pintza batekin, txotx txinatarrekin
            ° Inbutu batetik hainbat objektu pasarazi
            ° Ontzi batetik bestera hondarra pasatu tamaina ezberdinetako koilareekin
            ° Edalontzi batetik bestera kortxo zatiak pasatu
· Likido edo isurkariak pasa ontzi batetik bestera;
            ° Xiringa edo tanta kontagailu batekin ur tantak bota alfonbra ez labaingarri batetara (alderantziz, bentosa bakoitzeko ur tanta bat)
· Dilista, irina edo hondarrez betetako kaxa batean objektuak ezkutatu eta iragazki batekin hauek bilatu eta ontzi batean banatu
· Forma ezberdinak azaltzen diren paper batean ebakuntzak egin goraziak erabilita (zuzenak, borobilduak, …)
· Izotza egiteko kubilera baten zulotxo bakoitzean kolore bateko gometxa ipini, ondoren, kolore berdineko bolatxoak dagokion zulotxoan sartu.
· Aldez aurretik zulatutako tapa batean plastikozko pajitak sartu
· Erabilitako materiala jaso
· Zakarra atera
· Zikindutako materiala garbitu (mahaiak, arbelak ,…)
· Bazkaria prestatzeko beharrezko lanak ahalbidetu (mahaia ipini, jaso ,…)
· Jantziak tolestu (galtzerdiak, musuzapiak, …)
 
· Koilareak egin makarroiak erabilita
· Pintxitoak, bolak, botoiak, …. Klasifikatu: jogurt poteak margotu eta pintxitoak, bolak, botoiak, etab dagokion koloreko potean sartu
· Kateak ireki eta itxi
· Botoiak lotu, kortxeteak, kremailerak,etab.(bastidoreak)
· Auto-zaintza ariketak: jantzi, garbitu, etab.
· Txanponak itsulapikoan sartu
· Landareak ureztatu
· Landare baten hostoetatik luma edo isipua pasatu
· Jolas sinbolikoa: panpinak, etxeko- txokoak, …
· Egurrezko ohola batean ileko pintzak ipini
· Berokiak jantzi, erantzi, esekitokian ipini, ….
      


3. 2.- HEZKUNTZA SENTSORIALA
· DORRE ARROSA: dorre bat dela jakiteko beti eredua egina egongo da. Kuboz kubo hartuko da (handienak bi eskuekin), eta alfonbraren gainean utziko da.
            ° 1.go aurkezpena: dorrea alfonbraren ezker aldeko goiko zatian eraikiko da.
            ° 2.go aurkezpena: dorrea eginda dagoenean, ertz guztiak batu, horrela tamaina ezberdintasuna nabarituko da. Hau baieztatzeko kubo txikienetik handienera jaisten joan.
            ° 3.go aurkezpena: eraikuntza berdina horizontalean egin, ezkerraldetik eskuin aldera.
            ° Dorrea alderantziz egin.
            ° Dorrea egin begiak itxirik
            ° Paperezko ereduak erabilita, kubo bakoitza bere tamainarekin identifikatu
            ° Kuboetako baten eredua erakutsi eta hau identifikatu eta bilatu
            ° Dorrea eraiki eredua eta kuboak tartekatuz
            ° Txikia eta handia tartekatuz
      
· ESKAILERA MARROIA: 10 prisma lauki-luzez osatuta dago.
            ◦ Aurkeztu egiten da “eskailera marroia” bezala eta gonbidapena luzatuko zaio “zuk hartuko dituzu?” “alfonbrara eraman nahi dituzu?”
◦ “Prisma bat da” azaltzen zaio “lodia -mehea”
◦ Eskailera egiten hasiko da lodia erabiliz edo mehea erabiliz
    
◦ Kontrolezko akatsa meheena izango da
◦ Dorre bat egin daiteke
◦ Dorre arrosa hartu eta paraleloki jarri daiteke
◦ Eraikuntza ezberdinak egin daitezke dorre arrosa eta eskailera marroia erabilita
           
● PITAGORAS TAULA: puzzle bat balitz bezala , laukiak jarriz eraikitzen da. Osatua dagoenean, gainean dorre arrosa edo eskailera marroia jarri daiteke.
      
● ERAIKUNTZA HIRUKIAK: azalera eta perimetroa kalkulatzeko erabili daitezke. Konbinazio ezberdinak egin daitezke, horrela forma ezberdinak azalduko dira.
  
● MONTESSORI KANPAIAK: pianoaren antzera, nota berdinak ditu (zuriak eta beltzak). Kanpaiaren azpiko aldean, egurrezko pendulu batekin jotzen dira. Eskua ipiniz isildu egiten dira.
 

3.3.- MATEMATIKA
● KOLORETAKO PERLAK: alanbreaz batuta dago. Hamarnaka, ehunaka, milaka ,… zenbatu daiteke. Pitagoras taularekin, binomioarekin eta trinomioarekin erlazionatu daiteke.
 
● BINOMIOA:
◦ Binomio karratua: koloretako perlekin eta materialaren taparekin kalkulatzen da.
◦ Binomio kubikoa: binomioaren kuboarekin kalkulatzen da. Geometriaren bidez, formulak garatzen dira.
● TRINOMIOA: Trinomio karratua eta trinomio kubikoak kalkulatu ditzazkegu.
 
● LIXAZKO ZENBAKIAK: hirunaka aurkezten dira eta behatzen puntak erabiliko ditugu zenbakiak identifikatzeko. Ariketa hau era ezberdinetara egin daiteke (begiak itxirik, hirina erabiliz, zenbakiak irudikatuz, etab).
● ERABILPENAREN KAXA: zenbakiak errepasatzeko erabiliko da. Kaxaren zati bakoitzean zenbakiari dagokion objektu kantitatea sartuko dugu eta haurrak hauek identifikatuko ditu.
● SEGUIN TAULAK: hamarrekoak lantzeko erabiltzen da.
 
● 1-9000 ZENBAKI TXARTELAK: unitateak, hamarrekoak, ehunekoak, milakoak lantzeko. Txartelak batak bestearen gainean jartzen joaten dira.
 
● BIDERKETA TAULAK: zenbakiak elkar gurutzatu egiten dira.
  
● ZATIKETA TAULA: zenbakiak gurutzatuz kalkuluak sortuko dira.
3.4.- KULTURA OROKORRA ETA HEZIKETA KOSMIKOA
● MUNDUKO GLOBOA ETA KONTINENTEEN GLOBOA: kontinenteak erliebean daude eta hauek behatzekin ukituz identifikatzen joango gara (begiak itxita, behatz batekin, … )
● KONTINENTEEN MAPAK: puzzle forman aurkeztuko dira.
 
● URA ETA LURRA: plastikozko platera eta plastilina erabilita, platera bateak irla bat eta bestean laku bat egingo dugu. Landareak ureztatzekoa lainoa izango da. Etxe bat eta barku bat erantsiko zaie. Egiazko argazki batean konparaketak erakutsiko zaizkio haurrari. Honela geografikoki, mendiak, itsasoa, etab antzeztuko dira.
● HEZIKETA ARTISTIKOA: autore ezagunen koadroak erakutsi eta hauek imitatu egin beharko dituzte hainbat elementu erabiliz (plastilina, makilak, …)
● LAU URTAROEN KOILAREA: koloretako kartulinak erabiliz urtaroak irudikatuko dira: negua- zuria, udaberria- berdea, uda- horia, udazkena- marroia.
 
3.5.- HIZKUNTZA
● LIXAZKO LETRAK: Montessoriren sisteman letra minuskulekin hasten da eta hasieran ez ditugu letra larriekin nahastuko. Bokalak urdinez irudikatuko dira eta kontsonanteak arrosaz. Haurraren izenarekin hastea da hoberena. Letrak hirunaka aurkeztuko dira (bokal bat eta bi kontsonante) eta banaka beraien soinua aurkeztuko zaio. Eskuekin ukituz joango da eta ariketa ezberdinak egin dezake; begiak itxirik, letrak imitatuz, laguntxo baten sorbaldan irudikatu eta asmatu, …
 
● ALFABETO MOBILA: egurrezko kaxa baten barruan letra bakoitza bere tokian kokatuko dugu. Letrak nahastuz hitzak sortuko ditugu. Irudiak azaltzen diren txarletekin hitzak eta irudiak erlazionatuko ditugu.
 
● RESAKE METALIKOAK:  plantilla bat erabiliz, paper zuri baten gainean errepasatu eta bi koloreez beteko dugu. Lortzen dugu marrazkiaren arabera, haurraren imajinazioak garatuko du sekuentzia.
● GRAMATIKA: kolore ezberdinetako kaxak erabiliko dira esaldi ezberdinak identifikatzeko. Kaxa beltza- izena izango da, kaxa gorria- aditza izango da eta kaxa urdina- adjektiboa izango delarik. Estrategia hau sinbolo geometrikoak erabiliz ere lortu daiteke.

4.- MONTESSORI MATERIALA GAUR EGUN
Web honen bidez, Montessori filosofian oinarritutako materiala erosi dezakezu. Jostailuak, liburuak, etab. lortu dezakezu eta ideia interesgarriak ere bildu ditzakezu zure seme alabekin praktikan ipintzeko. Animatu eta ongi pasa!!