LUDOTEKA IBILTARIA


  LUDOTEKA IBILTARIA

Herriko gune ezberdinei garrantzia eman nahian eta ludoteka zerbitzuaren zabalkundea egiteko, ludoteka ibiltaria proiektua aurkeztu zuen Aisihezik 2010ean.

Egitasmoaren zergatia.
Beasaingo herrian bi ludoteka ditugu, bata erdigunean kokatua eta bestea Ezkiaga auzoan. Hau honela izanik, Beasaingo gune edo auzo batean, Igartza auzoan hain zuzen, zerbitzua ez da hain eskuragarri gelditzen. Egitasmo honen sorrera beraz, hor kokatzen da, auzo horri ludoteka zerbitzua auzoan bertan bizitzeko aukera emateko ideiarekin.

Aurtengoa bostagarren edizioa izango dugu, eta berrikuntza modura egun osoko egitaraua izango dugu.

Egitasmoa nola.
2013ko martxoak 16an, egingo dugu aurtengo ludoteka ibiltaria, dolarea pareko oinezkoen pasealekura. Txoko ezberdinez antolaturiko gunea dinamizatuko dugu: marrazketa, eraikuntzak, txilipurdi eta eskulan txokoak egongo dira. Bertan gerturatzen diren haurrei  aukera ezberdinak eskainiko dizkiegu; jolas mugikorrak,mahai jolasak, eskulanak…
Aurten gainera, ipuin kontalaria izango dugu Igartza jauregian eta jolas kooperatiboak arratsaldean.

Ludoteka ibiltaria argazkiak 12/06/02
Ludoteka ibiltariko bideoa 13/03/16
Ludoteka ibiltaria argazkiak 13/03/16