JOSTAILU TRUKERAKO AZOKA


Jostailu trukerako azoka Aisihezi elkarteak sorturiko ekimena dugu, Goierriko eskualdean horrelako ekimena aurkezten aintzindariak izan gara. 2011 urteko gabonetan burutu genuen lehen aldiz eta izandako harrera ona ikusiaz 2012ko gabonetan errepikatu genuen berriz ere, 2014ean III.azoka burutu genuen.

Egitasmoaren zergatia.
Gabonetan ematen den ikaragarrizko kontsumoa dela eta, jostailuak eta jolasak duen garrantzia deuzesturik gelditzen da, hainbeste propaganda eta iragarkirekin. Data hauek egokiak iruditu zaizkigu ekimen hau burutzeko.
Erabiltzen ez ditugun jostailuak beste norbaitek erabiltzeko aukeran jarri, berrerabilpena bultzatuz eta jostailuak eskura ez ditzakeen esku jarriz.

Egitasmoa nola.
Ekarleari bale bat emango zaio eta beste jostailu bategatik aldatzeko aukera izango du.

Egoera onean eta jolasteko beharrezko materialez osatutako jolasak jasoko dira bakarrik.  






Ikusi aurreko edizioetako berriak:  

I.jostailu trukerako azoka prentsaurrekoa
I.jostailu trukerako azoka  
II. jostailu trukerako azoka
III.jostailu truke azoka